PUNTU ISILA – “GIZON ZAINTZAILEAK?” (Irratsaioa)
19-10-15

Berdintasunarekin lotutako helburuak: 

PUNTU ISILA
Gizartearen balioen aldaketa bultzatu; gizarte bihozberagoa, inklusiboagoa eta justuagoa eraikitzeko asmotan, gizon emakumeen arteko berdintasun-printzipioa balio utziezin bat bihurtuz.
Emakumeek jasaten dituzten desberdinkeria, diskriminazio eta biolentzia eta ikusezintasun egoerak salatu.
Emakumeen aurkako biolentziaren prebentzioan lagundu.

GIZON ZAINTZAILEAK?
Pertsonen bizitza-osoko zaintza beharren inguruan hausnartu, batez ere, adinekoak  edo menpekotasuna dutenei dagokienean, emakumezkoen ekarpena  bistaraziz.
Gizonezkoen zaintza esperientziak partekatu, beste gizonezkoak bultzatu nahiean.
Gizonezkoak, gizarte-kalteberatasun egoeran dauden pertsonen arretaz arduratzen den boluntariotzara  animatu.

Jardueraren azalpen laburra:

Bi irratsaio desberdin egingo dira.

PUNTU ISILA: Herri Irratia eta Caritasek egindako 2019ko Berdintasun Egutegiaren aurkezpena. Bizkaian, Berdintasunaren arloan lan egiten duten hiru emakumezko nabarmen gonbidatuko dira “Puntu isilei” (2019ko egutegian jasotako alderdiak)  buruz mintzatu daitezen.

GIZON ZAINTZAILEAK?: Zaintzan orokorrean eta, bereziki,  nagusien zaintzan  izandako bizipenak partekatuko dituzten, bolondres moduan aritu diren, 5 gizon gonbidatuko dira.

Hizlariak: Emakundeko Zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria…

Ekitaldi mota: Sarrera librea.

Gune ibiltaria: Ez.