Berdintasunerako gunea

2018


Gaurko ekitaldiak

No events found


Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa antolatzen du urtero, hainbat ekimenen topaleku izan dadin, erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko. Berdintasunerako Gunea 2004 urtetatik ospatu dugu.

Martxan dago XV. BERDINTASUNERAKO GUNEA / FORO PARA LA IGUALDAD 2018, "Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna" leloarekin. Guneak anitza eta zabala izan nahi du eta pertsona helduei eskatu nahi die belaunaldi gazteagoekin arduratsu jokatzeko eta egunero transmititzeko berdintasuna bizitzaren arlo guztietan. Edozein erakundek, bai publikok bai pribatuk, ekitaldi bat antolatu ahal du Gunean. Aurten ere autobus ibiltaria eskuragarri izango da erabili nahi duenarentzat. Gunea urriaren 2tik abenduaren 15era izango da, eta izena emateko epea uztailaren 24an amaituko da.

Anima zaitez, berdintasuna ikasi egiten da, baita zeure erakundean ere!