21
Aza
LAN-GOSARIA: EMAKUME AUTONOMOARENTZAKO GIZARTE-SEGURANTZAKO PRESTAZIOAK (GIPUZKOA)
08:00 - 09:00
21-11-18

Berdintasunarekin lotutako helburuak: Langile autonomoen erregimenean dauden emakumeei intereseko informazioa eskaintzea. Negozio txikiko emakume enpresarien arteko harremana bultzatzea eta emakumeak buru diren negozioen arteko sinergiak bultzatzea.

Jardueraren azalpen laburra: Lan-gosaria (Lurralde Historiko bakoitzeko: Bilbo, Donostia eta Gasteiz) egingo da azaroaren 20, 21 eta 22an. Aholkularitza arloko emakumezko txostengileek parte hartuko dute, emakumezko enpresari eta autonomoekin batera. Jardunaldian, emakumezko autonomoentzako gizarte segurantzaren prestazioei buruz hitz egingo da, baita emakumezkoen negozioen bermatzeari buruz ere.

Hizlariak: Hiru lurraldeetako  Bultz-Laneko emakumezko aholkulariak.

Ekitaldi mota: Sarrera librea izen-ematearekin.

Gune ibiltaria: Ez.

Loading map