08
Aza
BERDINTASUNA LANTZEN HASI NAHI DUT NIRE KIROL ERAKUNDEAN. ZER EGIN DEZAKET?
08:30 - 13:00
Vitoria-Gasteiz,
Araba
08-11-18

Berdintasunarekin lotutako helburuak: Berdintasuna lantzen hasi nahi duten kirol erakundeei norabideak ematea, bere lan esparru ezberdinetan (kudeaketa, balioak eta ahalduntzea, baliabideen antolakuntza erantzunkidea, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa…) ekintza-neurriak eskainiz.

Jardueraren azalpen laburra: Jardunaldiaren aurkezpenaren ondoren, hitzaldi esparru bat izango da “Kirol erakundeetan berdintasun diagnostikoak eta planak egiteko irizpideak” emanez. Ondoren, mahai-inguru bat dagoeneko kirol arloan berdintasuna landu duten ikastetxe, kirol elkarte eta udal ordezkari batekin, ekarri dizkieten onurak nabarmendu ditzaten (praktika onak). Eta azkenik, lanketa tailer bat.

Ekitaldi mota: Sarrera librea izen-ematearekin.

Gune ibiltaria: Ez

Loading map